Polígono Egiburuberri 13, Local 0V ERRENTERIA 20100 (Gipuzkoa)
Adineko pertsonak eta ezinduak eguneko zentroetara eramateko zerbitzu espezializatua garatzen dugu, fundazio desberdinekin egiten degu lan (Fundación Jose Matia Calvo, Aspace,Gautena). Zerbitzu hau garraio seguru, egokitu eta erosoa eskaintzera bideratuta dago, irisgarritasuna bermatzeko plataforma jasotzaile duten ibilgailu egokituak erabiliz. Gure kualifikazio handiko langileen esperientzia eta arreta pertsonalizatua nabarmentzen dugu ere bai.


Gure garraio-eskaintzak enpresentzako eta taldeentzako nazioko eta nazioarteko zerbitzuak barne hartzen ditu, ezaugarritzen gaituen zerbitzuaren kalitatea, segurtasuna eta esperientzia da. Errepideko bidaietarako irtenbide integralak eskaintzen ditugu, aurrekontu eskaerei erantzun azkarra emanez, gure langileen esperientzia eta prestakuntza azpimarratuz, edozein helmugarako garraio zerbitzu eraginkor eta pertsonalizatua bermatuz.

ERBI BUS Errenterian errotutako garraio enpresa bat da, eta Gipuzkoa osoan zerbitzuak eskaintzen ditu, batez ere Donostian, Irunen eta Errenterian. 20 urte baino gehiagoko ibilbide sendoa dugu, gure bezeroen leialtasunean oinarrituta.
Hobekien deskribatzen diguna kolektibo kalteberenekiko konpromisoa da, hala nola mugigarritasun murriztua eta dibertsitate funtzionala duten pertsonekiko konpromisoa. Estakuntza handiko profesionalez osatutako gure taldeak bikaintasunaren aldeko apustua egiten du gure zerbitzuen alderdi guztietan.
ERBI BUSEN familiatzat dugu geure burua, eta sentimendu hori gure bezeroekiko harreman guztietan transmititu nahi dugu.
Gure arreta zerbitzuaren kalitatea eta fidagarritasuna da. Jendea garraiatzeaz gain, gure bidaiarientzat esperientzia seguru eta erosoak sortzen saiatzen gara.
Edukiera desberdina duten ibilgailuak ditugu, 19 eta 43 eserleku bitartekoak, behar eta une ezberdinetarako egokituak.
Ezin hobea sagardotegietan, upategietan, txango zirraragarrietan eta eskualdean zehar bidaia pertsonalizatuetan bizitzeko.
Irisgarritasuna lehenesten dugu. Gure ibilgailu guztiek plataforma jasotzaile batez hornituta daude sarrera eta irteera errazteko. Bidaia bakoitza mugikortasun murriztua duten pertsonentzat inklusiboa eta erosoa dela ziurtatzen dugu, irisgarritasun estandarrak betez.
Sagardotegietatik hasi eta txangoetaraino, ERBI BUSek garraiorako irtenbide anitzak eskaintzen ditu. Jarri gurekin harremanetan zure beharretara egokitutako zerbitzu bat lortzeko.
Erbi Bus instalazioak Errenterian daude
No results found in this location. Please try again.


