Zerbitzuak

Eskaintzen dugun zerbitzuaren kalitatea guregan konfidantza jarri duten ezinduen eta eguneko zentruen parekoa da.

Ezindu eta adinduen garraioan dugun esperientzia baloratzen dute gehien gure bezeroek. Hauen beharretara egokitutako ibilgailuak ditugu, guztiak plataforma jasotzailearekin. Matia Fundazioa, Aspace, Biharko eta Gerozerlan dira gure lehentasunezko bezeroak hain zuzen…

Hauez gain, bertako zein atzerriko lineaz kanpoko bidaiarien garraioa ere egiten dugu.

Gure eskaintza bezeroen beharretara egokitzeko lanean langilego gaituak arreta berezia eskainiko dizu.

19 eta 43 plaza bitarteko ibilgailuak ditugu sagardotegi, bodega, txango eta lagunarteko garraioetarako ezin hobeak.

Galdeiguzu eta zure behar eta aurrekontuei erantzun osatua emango diegu.